Jabetza industrial eta intelektuala
Proiektua eta haren ondorioz sor litezkeen patenteen jabetza hautagaitza aurkeztu duen pertsona edo enpresarena izango da. Erronkan parte hartzeak ez du esan nahi hautagai den pertsona edo enpresak ekimena sustatzen duen pertsona edo enpresari ezta enpresa erreferenteari partaidetza uzten dionik.
Aurrekoa gorabehera, irabazten duen proiektuak enpresa erreferentearekin egiazko pilotu bat egiteak alderdi biok lotzeko kontratu bat sinatzea ekarriko du eta bertan, besteak beste, pilotua burutzean sor daitezkeen jabetza industrial/intelektualen ondorioz erabiltzeko baldintzak erabakiko dira.