Erakundeen informazioa
Albacora eta Pevasa erreferentziazko bi eragile aktibo dira Bermeoko atun-enpresen kolektiboan. Hurrengoengatik nabarmentzen da kolektibo hori:
- Tradizioagatik eta historiagatik.
- Nazioartean duen eragin sozial eta ekonomikoagatik (tunido tropikalen munduko harrapaketen % 10).
- Munduan arrantza jasangarriko jardunbide onenetan erreferentea izateagatik.
- Iraunkortasunerako zientziaren aldeko apustua egiteagatik.
Albacora (www.albacora.es) atun tropikalaren arrantzan eta eraldaketan aritzen den enpresa da. Bere flota zabalari esker, ozeano guztietan lan egin dezakete atun tropikalarekin, eta, horretarako, arrantza- eta eraldaketa-teknikak gardentasun osoz aplikatzen dituzte, nola lan egiten duten egiaztatu nahi duten behatzaile, auditore eta bezeroen aurrean. Banderamendu-estatuek, kostaldeko herrialdeek, arrantza antolatzeko eskualde-erakundeek (AAE) eta gure merkataritza-bazkideen herrialdeetako gobernuek kontrolak egin behar dituztenez, erakundeak konpromiso sendoa du eragiketak hobetzeko, eta, horretarako, ikerketa- eta garapen-jarduera bat du, bai eta berezko sail zientifiko bat ere.
Pesquería Vasco-Montañesa (PEVASA) (www.pevasa.es/) tunido tropikalak erauzteko eta kalitate gorenarekin munduko kontserba eta elikagai industriara hornitzeko enpresa bat da. Arrantza arduratsua egiten du, eta zorrotz betetzen ditu bere jarduera erregulatzen duten arauak. Gaur egun, arrantza-tokiak hobetzeko hainbat FIPetan (Fisheries Improvement Projects) parte hartzen du, Ozeano atlantikoko espezieetako bat ziurtatzeko MSC prozesuan, eta Friend Of the Sea ziurtagiriarekin jarraitzen du. Bere flota modernoaren eta Indiako eta Atlantikoko ozeanoetako oinarri estrategikoen bidez, Pevasa Taldea sektoreko erreferenteetako bat da.