InformaciĆ³n sobre la entidad

Athletic Club erakundearen eta haren jarraitzaile guztien ezaugarri nagusia, futbolean eta XXI. mendeko kirolean gero eta urriagoak diren balore batzuen alde egotea da. Geurearekin harro egoteak eta harrobia bultzatzeko politikak, kirol arrakastekin batera, Athletic Club euskal kulturaren ordezkaria eta nazioarteko erreferentea bihurtzen dute futbolaren arloan.

Klubak berrikuntza eta teknologia berrien aldeko apustua egiten du prozesuak garatzerakoan bere helburu nagusiak lortzeko: bere talde profesionalen errendimendua handitzea eta futbolari gazteak prestatzea.

Horretarako, funtsezkoa da, alde batetik, bere jokalari guztien parte-hartze albait handiena lortzea, lesio-arriskuak gutxitzeko prebentziozko estrategiak ezarriz; eta, bestetik, lan egitea lesioren bat izan duten futbolariak ahal den lasterren eta modurik seguruenean susper daitezen lan egitea.

Gaur egun Klubeko medikuntza zerbitzuetako medikuntza langileak, kirol teknikariak eta zientzialariak lanean ari dira lesioarekin zerikusia duen informazioa lortzeko eta egokiro erregistratzeko, ondoren ustiatu eta aplikatzeko, helburu horiek lortzeko xedeaz.

Erronkak