Gizarte Ekintza Sailaren funtzio nagusia Bizkaiko pertsona guztiei zerbitzua eskaintzea da, egoera pertsonala, familiarra edo soziala dela-eta, bizi duina eta osoa gauzatzeko zailtasunak badituzte. Profil, bizipen eta arazo ezberdinak dituzten pertsona horiei arreta pertsonala eta hurbila eskaintzen zaie, beren beharretara egokitutako erantzun integralarekin batera.
Gizarte Ekintzako Foru Sailaren politikak Bizkaian dauden Gizarte Ekintzaren Hirugarren Sektorearen laguntzaz diseinatu eta gauzatzen dira eta bizkaitarren partaidetza eraginkorra bultzatzen dute.