Iberdrola taldea energia globaleko liderra da gaur egun. Trantsizio energetikoari bi hamarkadatan hartu diogu aurrea, aldaketa klimatikoari aurre egiteko eta negozio-eredu jasangarri eta lehiakor bat eskaintzeko, gizartearentzako balioa sortuko duena. Munduan I+G+b arloan gehien inbertitzen duen energia-enpresa pribatua da gurea, izan ere, berrikuntza aldagai estrategiko gisa ulertzen dugu, jarduera eta negozio guztiei eragiten diena.
Liderrak gara berrikuntza jasangarrian, eta hamabost urte baino gehiago daramatzagu berrikuntzaren alde egiten eta sektore elektrikoko sturtup-en ekosistema global bat garatzen, etorkizuneko teknologietarako sarbidea erraztuko diguna. Horren adierazgarri da, esaterako, teknologia berrien hamabost proba pilotu baino gehiago egiten ditugula urtean. Global Smart Grids Innovation Hub-etik (berrikuntza eta ezagutzarako gure zentro globala, BIOK erronka hau abian jarri duena Beaz-en laguntzarekin) munduko erreferente izan nahi dugu sare adimendunetan, trantsizio energetikoaren erronkei erantzun ahal izateko.

Erronkak