Erakunden informazioa

IMQ Igurcok adinekoen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko egiten du lan. Horretarako, zerbitzu soziosanitariorik onenak ematen ditu askotariko diziplina talde konprometitu baten bidez, gizartearen premiei erantzuteko.

Euskadiko sektore soziosanitarioko eragile nagusietako bat izanik, lehen mailako zerbitzuak eskaintzen ditu adineko pertsonaren gaitasun funtzionalak, biomedikoak, sozialak eta neuropsikologikoak ahalik eta gehien mantentzera bideratutako arreta integrala bermatzen duen profesional talde baten eskutik.

IGURCOk, Nagusi Intelligence Centerren (NIC) esparruan eta aurkeztutako erronkaren bidez, berrikuntza irekiko ekosistemarekin lankidetzan jardun nahi du, enpresa, ETE eta startupen negozio-aukera berriak sortzeko, Zilar Ekonomiaren erronken inguruan.

Erronkak