Erronka

Erronka honek jarraian deskribatzen diren beharrei erantzuten die:

  • Nola jaso genezake informazioa ikuspegi integral batekin?
  • Nola egituratu dezakegu hainbat kanaletatik datorren informazioa?
  • Nola zaindu dezakegu komunikazioen eta erabiltzaile eta sail desberdinek (baimen/rol desberdinekin) egindako datu/aldaketen trazabilitate ordenatua?
  • Nola erraztuko genuke komunikazioen eta aurrez bildutako eta egituratutako informazioaren edukia bilatzea?

Testuingurua

Bizkaiko Foru Aldundiko Araubide Juridikoaren eta Aseguruen Atala (aurrerantzean, BFA) atxikita dagoen Ondare Zerbitzuak, bere eginkizunen artean, BFAren aseguruak kudeatzen ditu (erantzukizun zibila, kalteak, etab.) estaldura duten aktiboentzat (eraikinak, ibilgailuak, langileak, etab.). Zehazki, sailen eta aseguru-bitartekariaren arteko bitartekari-funtzioa betetzen du, besteak beste.

Hori dela eta, bere egunerokoan, BFAk kontratatutako aseguru (poliza) baten estaldurapean egon daitezkeen gertakariak gertatu diren beste sail batzuekin elkarreragiten du sailak. Sail horiek kontsultak egiten dituzte eta informazioa trukatzen dute hainbat kanalen bidez (telefonoa, aseguru-postontzia, langileen e-mailak, etab.) eta etengabe ezbeharra itxi arte.

Lan horretarako, sailak dokumentu-kudeatzaile bat du, eta bertan eskuz sartzen du sailek helarazten duten dokumentazioa. Hala ere, ez dago tresnarik elkarrizketak, haien datak, emandako erantzuna eta abar jasotzeko. Beraz, ez dago sailekiko elkarreraginen trazabilitaterik.

Ondorioz, GovTech programa bide bat izan daiteke, teknologia erabiliz, sailekiko elkarreraginei buruzko informazioa hobetzeko. Horrek aukera emango luke ekipoaren eraginkortasuna hobetzeko, lan-kargak murrizteko eta informazioaren trazabilitatea ziurtatzeko, bai eta sailekiko komunikazioa hobetzeko ere.

Erronkaren deskribapena (PDF)

Urriaren 2an ospatutako Infodayaren bideoa

Urriaren 2an ospatutako Infodayaren FAQa