Azpi-erronkak

  • Nola eskain ditzakegu itzulpen gomendioak, denbora errealean, honako kanal hauetan: posta elektronikoan, berehalako mezularitza kanaletan etab., herritarrekiko elkarrizketetan euskararen erabilera indartzeko?
  • Nola uler dezakegu zeintzuk diren euskararen idatzizko erabileran dauden zalantzak edo oztopoak, euskara ikasteko estrategiak bultzatzeko?
  • Nola neur dezakegu erakunde horietan lan egiten duten pertsonek euskararen erabileran eta ezagutzan duten bilakaera?

Testuingurua

Euskara Zuzendaritzak Bizkaiko gizartearen esparru guztietan euskararen erabilera sendotzeko lan egiten du, eta bereziki azpimarratzen du osasun eta gizarte arloan eta kirolean euskararen erabilera indartzea. Azken urteotan euskararen erabilerak gora egin badu ere, hobetzeko tarte zabala dago, hala nola Foru Aldundiarekin elkartutako erakundeen artean,zehazki, kirol federazioen edo osasun eta gizarte erakundeen artean, herritarrekin etengabe elkarreraginean ari dira eta, espazio erdi-formaletan.
Testuinguru horretan, konponbide teknologiko berriek euskararen erabilera sustatzeko laguntza izan daitezke erakunde horientzako, herritarrei telefonoz, aurrez aurre edo idatziz erantzuteko, hizkuntza horretako lan prozesua arintzeko eta elkarte edo federazio horietako langileen hizkuntza trebetasunak indartzeko. Hizkuntza ikasteko prozesuetan txertatzeko interesgarriak izan daitezkeen hizkuntzaren erabilerari buruzko datuak bildu, aztertu eta bistaratzeko orduan edo euskara erabiltzeko dauden oztopoak hobeto hautemateko orduan ere badago aukera gune esanguratsu bat.
Garrantzitsua da gune horretan eta eragile mota horiekin konponbideak sortzea, izan ere, horiek harreman zuzena dute publiko zabal eta anitzarekin, eta, beraz, funtsezko rola bete dezakete euskararen benetako eta eguneroko erabileran.

Helburuak

  • Eguneroko kanal digitaletan, idatzizko testuen itzulpena, denbora errealean, babestea.
  • Euskararen erabilerari buruzko informazioa biltzea, eta informazio hori aztertzea eta bistaratzea.
  • Tresnaren erabilerari buruzko informazioa eta euskara ikasten eta menderatzen joatea lotzea.

Zer ari gara bilatzen?

Ondoko alderdi hauek baloratuko dira:

  • Proposamen argia eta garrantzitsua erronkari dagokionez.
  • Merkatuan trakzioa duen konponbide teknologikoa.
  • Elkarreragingarria.
  • Interoperable.
  • Konponbide egokia ezagutza digital zabala ez duten pertsonentzat.

Prozesua eta data garrantzitsuak

Proposamenaren erantzuna jasotzeko azken eguna hau da: 2022/11/30.
Hautaketa prozesuak hiru fase ditu:

  1. Gehienez bost enpresa hautatuko dira, haien konponbidearen garrantziaren arabera eta planteatutako erronkarekin bat badatoz - 2022ko abendua.
  2. Erronkaren ekipoarekin elkarrizketa egin eta hiru enpresa finalista aukeratuko dira - 2022ko abendua.
  3. Enpresa ezartzeko eta hautatzeko proposamena eta irtenbide irabazlea aurkeztuko da - 2023ko urtarrila.

Konponbidearen irabazleak ezarriko duen pilotua 2023ko otsailean hasiko da eta bost hilabete iraungo du.

Zer lor dezakezu

Pilotuari, gehienez ere, 15.000 euro emango zaizkio.