Erronka

Erronka horrek jarraian deskribatzen diren beharrei erantzuten die:

  • Nola egin ditzakegu klimarekin lotutako arriskuak planifikatzen eta kuantifikatzen dituzten iragarpenak?
  • Nola murriztu ditzakegu ahalik eta gehien banaketa elektrikoko lineen inguruan zuhaitzak edo adarrak erortzeak sareko aktiboetan eragindako kalteak?
  • Nola optimiza dezake IBERDROLAk banaketa-sarean inbertsioak egitean erabakiak hartzea, zortasun-zerrendarekin edo beste aukera batzuekin lotutako kontsiderazioen bidez?

Testuingurua

Sistema elektrikoa gizarte modernoaren bizkarrezurra da. Funtsean, gainerako sektore gehienak sektore horren mende daude beren ohiko funtzionamendua aurrera emateko. Hori bereziki egia da Europan, ziur aski munduko sare elektrikorik konplexuena izango du eta. Milaka sorkuntzaunitatez, ehunka mila azpiestazioz eta 5 milioi kilometro baino gehiagoko lineaz osatua dago, eta kontinente osoan jarduten du. Gainera, sare elektrikoak denboraren ia %100ean mantendu behar ditu eragiketak martxan, baita muturreko baldintza klimatikoetan, erregai eskasia dagoenean, zuzeneko erasoak eta giza akatsak gertatzen direnean ere.

Era berean, gure gizartea deskarbonizatu behar badugu, alde batetik, energia kontsumitzen duten sektore asko -teknologia berriztagarriak integratu beharko ditugu. Horiek funtziona dezaten, sare elektriko egonkor, sendo eta, aldi berean, malguaren funtzionamendu gero eta hobea behar dute.

Sistema elektrikoak efizientziaz eta fidagarritasunez funtziona dezan, funtsezko lau elementu hauek etengabean funtzionatu behar dute: sorkuntza; transmisioa, banaketa eta eskaria. Dena den, banaketa-sareak hedadura handia du, eta, gainera, klima-aldaketaren ondoriozko ingurumen-mehatxu berriak azaldu dira. Horregatik, sareak gero eta inbertsio gehiago behar ditu erresilientzia hobetzeko, mehatxu horiei aurre egiteko prest egon dadin.

Datu historikoek erakusten dutenez, baso-inguruneetako banaketa-sareetako akatsen zati baten arrazoia zuhaitzak eta adarrak eroaleen gainera erortzea da; lineen zortasun-eremuaren barruan zein kanpoan gertatzen da.

Eroriko horiek ez dute kausa bakar bat, oro har, hainbaten arrazoiren ondorio dira (haizea, elurra, izurriteak, lurzoruaren higadura, eta abar); hala ere, dirudienez, horiek guztiak areagotu egiten dira klima-aldaketarekin lotutako ezohiko klima-fenomenoen gorakadarekin (ekaitz gogorrak, muturreko bero-boladak, etab.).

Linea elektrikoen zortasun-eremuko landarediari dagokionez, gaur egungo mozketa- eta inausketa-prozesua oso digitalizatuta eta industrializatuta dago. Landaredia kudeatzean, laneremuetara bisitak egiten dira, linea elektrikoak zeharkatuz (helikopteroekin hegaldiak egiten dituzte). Ibilbideetan, zortasun-eremuaren barruan gaixotutako zuhaitzak identifikatzen dira edo, inklinazioagatik, eroaleen gainera erortzeko arriskua dutenak. Ondoren, moztu egiten dira, eta, hala, arriskua desagerrarazten da. Hala ere, banaketa elektrikoko konpainiek ezin dute eremu horietatik kanpo jardun, eta kudeaketa horrek ez ditu kontuan hartzen klima-aldaketarekin lotutako fenomeno meteorologiko ezohiko horiek. Gero eta errepikakorragoak eta intentsitate handiagokoak dira, eta zailagoa da erortzeko arriskua duten zuhaitzak identifikatzea.

Beraz, muturreko fenomeno klimatikoekin edo ingurumen-baldintzekin lotutako gertaerek banaketa-sarean eragindako etenen arriskuak eta mehatxuak zehazteko eta arrisku horiek gutxituko lituzketen inbertsioak ebaluatu ahal izateko, kontuan hartu behar ditugu lehen mailako ingurumen-faktore hauek: haizea, landaredi-dentsitatea, lurzoruaren egitura (adibidez, plastikotasuna hezetasunaren ondorioz, malda, lurzoruaren osaera/horizonteak, sustraiak eta uholdeak lurzoruaren zati sakonean), zuhaitzen karga (izotzagatik/elurragatik, etab.) eta klimaaldaketaren ondorioz epe luzera izan duen bilakaera.

1. Erronkaren azalpena (PDF)

2. Erronkaren oinarriak (PDF)