Erronka

Albacora eta Pevasak jarritako errronkaren izena hau da: "Merkataritza-eragiketen digitalizazioaren inguruan zer zerbitzu berrik lagun diezagukete kontsumitzailea babesten atunaren balio-katean jasangarritasun- eta legezkotasun-estandarrak sistematikoki ez betetzetik?"

Erronka horrek jarraian deskribatzen diren beharrei erantzuten die:

Nazioartean negoziazio bolumen handiena duen lehengaietako bat da atuna. Albacora eta Pevasaren jarduera nazioarteko operatiba baten barruan kokatzen da, non etengabe mugitzen baitira nazioarteko eta nazioko legedi desberdinen artean. Besteak beste, gai hauek jorratzen dituzte:

  • Erkidegoko sistema bat ezartzea legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantza prebenitzeko, adoregabetzeko eta ezabatzeko (ikus EE Erregelamendua 1010/2009 zk.).
  • Kontsumitzaileari ematen zaion elikadura-informazioa zaintzea, elikagai baten jatorrizko herrialdea edo lehen mailako osagaiaren jatorria adierazteko arauei dagokienez (ikus betearazpen-erregelamendua (EB) 2018/775 zk.).
  • Arrantza arduratsua estandarizatzea, oro har (ikus UNE 195006 araua, AAA Arrantza arduratsuko Atuna).

Testuinguru horretan, hegalaburraren arrantza-jarduera munduko jarduera arautuen, kontrolatu en eta gardenenetako bat da teorikoki, baina sarritan errepikatzen diren egoerak oztopo dira oraindik ere sektore horren aldeko apustua egiten duten eragileen lehiakortasunerako, arrantza arduratsuan arreta jarrita.

Erronkaren azalpena (pdf)

erronkaren oinarriak (pdf)