Erronka

Athletic Clubek ezarri duen erronkaren izena hau da: “Nola lagundu ahal naute teknologia berriek lesioen gertagarritasuna aurreikusten eta arriskua prebenitzen klubeko jokalari baten lesioaren kudeaketaren testuinguruan alda daitezkeen arrisku-faktoreen parametrizazio pertsonalizatu eta pertsonalizagarriaren bidez?”

Erronkak jarraian azaltzen diren beharrizanei erantzuten die::

Kirol lesioak eta plantillaren disponibilitatean duten inpaktua kudeatzea futlbol-klub profesional batean egiten den medikuntza zerbitzuan egiten den lan-atal nagusia dira. Ikuspegi honetatik, eta Athletic Cluben helburu nagusia beren lehen mailako taldeen (gizonezkoak eta emakumezkoak) etekinik handiena eta jokalarien prestakuntza orokor eta pertsonalizatua lortzea denez, hurrengo helburu nagusia ezar genezake: kirolari horien ahal den disponibilitaterik handiena lortzea.

Hori lortzeko bi arlo landu nahi dira: lesioen arriskua ahal den guztia gutxitzea, eta lesioen ondoren suspertzeko denbora optimizatzea edo eraginkortasunez (era seguru batean) kudeatzea. Aipatutako gai biok lesio-mota bakoitzean dauden arrisku-faktore guztiak osorik hartzea eskatzen dute, esku-hartze espezifiko eta pertsonalizagarriak egin ahal izateko, prebentzioaren ikuspegitik eta ikuspegi terapeutikotik.

Erronkari buruzko erabateko informazioa (pdf)

ATHLETIC CLUB enpresaren erronkaren oinarriak (pdf)