Erronka
Ondoren deskribatuko diren beharrei erantzuten die erronkak:
- Zelan kalkula dezakegu egiturazko elementu bakoitzaren eta azpiegitura osoaren benetako ingurumen-inpaktua?
- Zelan lerrokatu gure negozio-plana eta kokapena garapen iraunkorraren printzipioekin (ingurumenekoa, ekonomikoa eta soziala) eta Europar Batasunaren jarraibideek ezarritako joerekin?
- Zelan kontrolatu lehengaiaren jatorria eta PEFC eta FSC ziurtapena?
- Zelan kontrolatu eta erregistratu zurezko egiturazko elementuen trazabilitatea (CLT eta MLE) eta horien ingurumen-inpaktua?
- Zelan kontrolatu zuraren lehen eta bigarren transformazioko barneko eragiketak edo industria-prozesuak?
- Zer adierazle berri beharko ditugu ingurumen-inpaktuaren ikuspegi orokorra errazteko eta erabakiak hartzen laguntzeko?
- Zelan gorde eta argitaratu gure produktuei buruzko informazio garrantzitsua instalatu ondoren, parte hartzen duten eragile guztiek erraz eskuratu ahal izan dezaten?
EGOIN familia-enpresa da sortzez, eta 30 urteko esperientzia du eraikuntzaren sektorerako zurezko egiturazko konponbideak diseinatzen. Bere balio-proposamenak ingeniaritza, diseinua, fabrikazioa eta muntaketa barne hartzen ditu, eta horrek konfiantzazko partner bihurtzen du eraikuntzako proiektuak garatzeko, hala nola estalkiak eta teilatuak birgaitzea, altuerako etxebizitza-eraikinak, sustapen publiko eta pribatuak, familia bakarreko etxebizitzak eta industria eta kirol erabilerako pabiloiak, besteak beste.
2006. urtean Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) , lehen bertsioa argitaratu zenetik (2009. urtetik aurrera nahitaez bete beharko litzateke), arauzko eskakizunak betetzeko eraikuntzako sistema berriak merkaturatu izana areagotu egin da.
Eskakizunak kalkulatzeko laguntza-dokumentuak sortzea eta eraikinen simulaziorako eta ziurtapenerako software berriak sortzea ere urratsa izan dira merkatuan espezializatzeko eta konponbide berriak garatzeko, prestazioaren gaineko beharrak eta eskakizunak asetzeaz gain (energia-eraginkortasuna, akustika, suarekiko erresistentzia, iraunkortasuna), ingurumen-jardunerako ere (karbono-aztarna, energia txertatua, toxikotasuna, besteak beste).
1. Erronkadren deskribapena (PDF)
2. Erronkaren oinarriak (PDF)