Azken kontsiderazioak
Halaber, parte-hartzaileek, deialdi honetan parte hartzeagatik, onartu egiten dute antolatzaileek beren izena, startuparena, eta dagozkien irudi edota logoak erabil ditzaketela, edozein bidetatik eta soilik korporazio, publizitate eta sustapen helburuetarako, edota irabazi duen proiektua gainerako parte-hartzaileei eta jende orori ezagutarazteko, lurralde eta denborari dagokienez inolako mugarik gabe eta haien alde inolako ordainketarik sortu gabe.
Erronka hau aldatu, eten, indargabetu edota bertan behera utzi ahalko da horretarako arrazoirik egongo balitz.
Halaber, antolatzaileek onura guztiak edo batzuk eman gabe uzteko eskubidea izango dute, Ebaluatze Batzordearen arabera aurkeztutako proiektu batek ere ez badu merezi finalista edo irabazlea izatea.