Kontsiderazioak

Kontsiderazioak

Jabetza industrial eta intelektuala

Une oro, hautagaitza aurkeztu duen pertsonaren edo enpresaren jabetzakoa izango da proiektua, bai eta hartatik erator daitezkeen patenteak ere. Erronkan parte hartzeak ez du esan nahi hautagai den pertsona edo enpresak enpresa erreferenteari parte-hartzea lagatzen dionik.

Hala eta guztiz ere, proiektu irabazleak benetako pilotu bat egingo du erreferentziako enpresarekin, eta, horretarako, bi aldeak lotuko dituen kontratu bat sinatu beharko du. Kontratu horretan, besteak beste, pilotua gauzatzean sor daitezkeen jabetza industrial/intelektualetatik eratorritako erabilera-baldintzak adostuko dira.

Kontsiderazio orokorrak

Proiektua aztertu eta ebaluatzeko, parte-hartzaileek baimena ematen diote antolakundeari Ebaluazio Taldeko kideei jakinarazteko deialdi honetan parte hartzearen esparruan emandako ideiak, dokumentazioa eta informazioa.

Gainera, hasieran edo gerora baldintza horietakoren bat betetzen ez duten parte-hartzaileak erronkatik kanpo utzi ahal izango dira, inolako zerbitzurik jasotzeko aukera guztiak galduz eta deialdi honen antolatzaileei ezer erreklamatzeko eskubiderik gabe
:

  • Startup, ETE edo erakunde bakar batek parte hartu ahal izango du proiektu batekin, bakarka edo hirugarrenekin batera.
  • Konponbidearen garapenean parte hartuko duten proiektu-taldeko kideek adinez nagusiak izan beharko dute eta legezko gaitasuna izan beharko dute.
  • Parte-hartzaileek erronkan erregistratzean ematen dituzten datuek egiazkoak eta osoak izan beharko dute.

Deialdi honen antolatzaileek ez onartzeko edo erronkari baja emateko eskubidea izango dute, aldez aurretik jakinarazi gabe, beren ustez iruzurrez, gehiegikeriaz, programaren espirituaren edo legearen aurka, hirugarrenen eskubideen aurka eta/edo fede onaren aurka jarduten duten parte-hartzaile guztiei dagokienez; hori guztia, jokabide horietatik eratortzen diren erantzukizunei kalterik egin gabe, zeinak parte-hartzaileek oso-osorik beren gain hartuko baitituzte, antolatzaileek inolako erantzukizunik izan gabe. Edonola ere, edozein parte-hartzaileri baja eman ahal izango diote, baldin eta antolatzaileen izen onaren edo ospearen aurkakoa izan badaiteke haren jarduna (edo harekin zerikusia duen pertsona batena). Era berean, edozein parte-hartzaile ez onartzeko eskubidea izango dute, planteatutako erronkei erantzun egokia ematen ez dietela uste badute, edo, onartutako proiektuen kopuruagatik edo beste edozein arrazoirengatik.

Erronka honetan izena emanda, parte-hartzaileek osorik eta erreserbarik edo baldintzarik gabe onartzen dituzte oinarri hauetan jasotako terminoak.

Azken kontsiderazioak

Parte-hartzaileek berariaz onartzen dute, deialdi honetan parte hartze hutsagatik, antolatzaileek beren izena, startup-a eta lotutako irudiak eta/edo logoak erabil ditzatela, edozein modutan eta xede korporatibo, publizitario, promozionalekin eta/edo proiektu irabazlea gainerako parte-hartzaileei eta publiko orokorrari ezagutarazteko, inolako lurralde-mugarik eta denbora-mugarik gabe, eta inolako ordainsaririk sortu gabe.

Erronka hau aldatu, eten, desaktibatu eta/edo ezeztatu ahal izango da, hala eskatzen duten egoera justifikatuak gertatzen badira.
Era berean, antolatzaileek onura guztiak edo batzuk esleitu gabe uzteko eskubidea izango dute, baldin eta aurkeztutako proiekturen batek ez badu merezi finalistatzat edo irabazletzat jotzea, Ebaluazio Taldearen irizpidearen arabera