Enpresa erreferentea

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa 50 urte baino gehiagoko historia duen erakunde publikoa da, eta lehen mailako sarearen kudeaketaz arduratzen da, bai edateko uraren horniduraz, bai Bizkaiko milioi bat biztanleren hondakin-uren saneamenduaz. 81 udalerrik osatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaz eta Eusko Jaurlaritzaz gain. Ura edangarri bihurtzeko 26 gailu, 32 araztegi eta 4000 kilometro baino gehiagoko sarea kudeatzen ditu, eta 373 langile dauzka.

Gizarteari zerbitzua ematea du helburu, komunitatearen ongizateari lagunduz, eta, horretarako, berrikuntza eta kalitatea bere jardueraren zeharkakoak dira, ingurumena errespetatzearekin eta zaintzearekin batera. Xede hori lortze aldera, berrikuntza irekiaren aldeko apustu irmoa egiten du eta, gero eta maizago, kanpoko eragileek bete ditzaketen beharrak ezagutarazten dituzten erronketan parte hartzen du. Berrikuntza irekirako grinaren adibide argia da Berrikuntzako Batzordean, berrikuntzari buruzko organo erabakitzaile gorenean alegia, beste enpresa batzuetako pertsonak daudela,. Berrikuntzari dagokionez gure jarrera islatuko lukeen esaldi bat hau da: "Lagunduko al diguzu berritzen? Guk ura jartzen dugu".

Erronkak