DomusVi

DomusVi Espainiako sektore soziosanitarioko konpainia liderra da, eta ingurune sozial aktibo batean adinekoen eta/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen ongizatea hobetzea du helburu. Horrez gain, konfiantzazko aktorea da gure herrialdeko bizitza-luzerak dakarren erronka demografikoari berme osoz aurre egiteko.

DomusVi-k, 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin pertsonen eta haien familien zerbitzura lanean, “continuum asistencial" deritzon eredu aitzindari bat du, mendekotasun-etapa guztiak estaltzen dituena, pertsonen bizi-kalitatea eta gizarte-loturak zaintzera diseinatua. 25.000 plaza baino gehiago eskaintzen ditu, 200 egoitza-zentro baino gehiagotan, eguneko arretan, desgaitasunen arretan eta osasun mentalean. Horrez gain, etxeko arreta zerbitzuak (etxez etxeko laguntza eta telelaguntza) eta etxez etxeko osasun laguntza ere eskaintzen ditu, 28.000 profesional inguruk osatutako talde baten bidez.

Asistentzia-kalitaterik onena emateko konpromisoarekin, DomusVik baliabide eta irtenbide berritzaileak sustatzearen aldeko apustu sendoa egin du, pertsonarengan oinarritutako eta premia guztiei erantzuteko gai den zainketa-eredua eraldatzeko eta hobetzeko.

Erronkak