Erakundeen informazioa
Ormazabal goi-teknologiako soluzio elektriko pertsonalizatuetan espezializatutako konpainia da, eta sare elektrikoa digitalizatzera bideratuta dago, energia berriztagarri gehiago integratzeko, mugikortasun jasangarriagoa gaitzeko eta energia-premia kritikoak dituzten eraikin eta azpiegituretan hornidura fidagarria bermatzeko, hala trantsizio energetikoari aktiboki lagunduz.
Aurrera egiteko dugun modua berrikuntza teknologikoaren, industrialaren eta komertzialaren aldeko apustu jarraituan oinarritzen da, bezeroa erdigunean jarrita, ziklo osoan zehar aholkularitza eta bikaintasun-zerbitzua eskaintzeko, beharrizana identifikatzetik hasi eta ondorengo laguntzaraino. Inpaktu hori bizkortzeko, teknologia propioa garatzen dugu, eta integrazio bertikalaren ikuspegiarekin lan egiten dugu, elementu elektrikoak, isolamenduak, firmware-a eta komunikazioak eta guzti; horrela, gure soluzioak digitalak dira eta sarea automatizatzeko eta optimizatzeko diseinatuta daude. Gainera, ikerketa- eta baliozkotze-gaitasun aurreratuak ditugu laborategi egiaztatua eta independentea duen ikerketa- eta teknologia-zentro batean; hala, aukera izaten dugu teknologiak, produktuak eta aplikazioak ingurune erreal eta seguru batean probatzeko.