Erronka

DomusVik (Geravi, SAU) planteatutako erronkak izenburu hau du: "Nola hobetu egoitzetako erorikoen iragarpena eta prebentzioa, teknikoki eta ekonomikoki jasangarria den konponbide batekin, eskalagarritasuna lortzeko?"

Testuingurua 

Adinekoen osasun eta ongizaterako arrisku garrantzitsuenetako bat, etxean nahiz egoitza-zentro batean bizi, erorikoena da. Egoitza-zentroetako pertsonen profila, batez ere, pertsona hauskorrena eta hainbat mendetasun-maila dutenena da, eta kolektibo bereziki zaurgarri bihurtzen ditu horrek. Profil horietan erortzeko arriskua handiagoa izateaz gain, eroriko horiek eragin handia izan dezakete egoiliarren osasun fisiko eta psikologikoan.

DomusVik adineko pertsonentzako eta desgaitasuna dutenentzako arreta espezializatua eskaintzen die 37.000 pertsonari, bai eta osasun mentalekoa ere, ia 200 zentrotan. Gainera, etxeko zaintzan espezializatutako unitateen bidez (etxez etxeko laguntza-zerbitzua eta telelaguntza-zerbitzua) 109.000 pertsonari ematen die etxeko arreta. DomusVin erorikoak eta lotutako arriskuak murrizteko hainbat modu landu dira eta lantzen jarraitzen da. Gainera, egoitza-zentroak kudeatzeko (EGK) euren plataforma dute, esku-hartze sozialen eta sanitarioen kudeaketa barne, baita historia soziosanitarioarena eta egoiliarren ibilbide klinikoarena ere. Plataforma horretan honako datu hauek gordetzen dira, besteak beste:

  • Balorazio-eskalak (propioak eta estandarizatuak): sanitarioak, kognitiboak, psikosozialak, mugikortasunekoak, etab.
  • Bizi-konstanteen irakurketen historia (pultsua, tentsioa, pisua, tenperatura, oxigenoa odolean, etab.).
  • Gizarte- eta osasun-arloko profesionalen txostenak (gizarte-lana, medikuntza, erizaintza, terapeutak, etab.).
  • Diagnostikoak eta zainketa-planak.
  • Medikazioa.
  • Gertaera garrantzitsuen erregistroak (erorikoak, ultzerak, analisiak, etab.).

Balorazioaren emaitza gisa, banakako zainketa-planak egiten dira, eta, kasu jakin batzuetan, erortzeko arriskua murrizteko jarduera terapeutikoak barne hartzen dituzte.
Bestalde, sentsoreetan oinarritutako irtenbide teknologikoak inplementatu dira erorikoak hautemateko eta ahalik eta azkarren erreakzionatu ahal izateko: erorikoak hautematen dituzten eskumuturrekoak, mugimendu-sentsoreak, presio-sentsoreak, etab. DomusVik hainbat modelo eta fabrikatzaile ditu, sentsore horiek zentroetako dei-sistemekin integratuta baitaude, eta horiek ere askotarikoak baitira.
Gainera, prebentzio-ekintzak egiten dituzte, hala nola arriskua murrizteko terapiak eta ariketak, egoiliarrei egindako balorazioen arabera. Hala ere, aipatutako neurriak ezarrita ere, oraindik ere badago hobetzeko tarterik erorikoak prebenitzeko/iragartzeko. Orain arte erabilitako irtenbideek, oso erabilgarriak direla frogatu den arren, muga batzuk dituzte. Terapiak prebentzio-ekintzak dira eta eskalagarriak, baina horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, arriskuko pertsonak identifikatu behar dira. Erortzeko arriskua identifikatzea, eragile askoren mende dagoenez, ez da beti erraza.

Teknologiari dagokionez, erorikoak hautemateko eskumuturrekoak erreminta erreaktiboak dira, azkarrago erreakzionatzeko aukera ematen dutenak, horien ondorioak eta ondorengo oneratzeko denbora minimizatuz. Geletako sentsoreek aukera ematen dute arriskuak hautemateko erorikoa gertatu aurretik, baina mugak dituzte eraginkortasunari eta eskalagarritasunari dagokienez (irtenbide eraginkorragoek oso kostu handiak dituzte).
Arrazoi horiengatik, urrats bat harago joan nahi da egoitzetako erorikoen iragarpenean eta prebentzioan.

1. Erronkaren deskribapena (PDF)
2. Erronkaren oinarriak (PDF)
Maiatzaren 16ko Infoday-an izen-emateak