Erronka

Erronka honek jarraian deskribatzen diren beharrei erantzuten die:

  • Nola hobetu dezakegu aire zabaleko kirol-espazioen erabilerari buruzko datuen bilketa?
  • Nola sailka genezake erabilerari buruzko informazioa profilaren, ohituren eta denbora-aldien arabera?
  • Nola bistaratu genitzake datuak, udalei eta erabakiak hartzeari buruzko informazio baliotsua emateko?

Testuingurua

Bizkaiko Foru Aldundiko (aurrerantzean, BFA) Kirol Zerbitzuak, bere eginkizunen artean, aholkularitza ematen die udalei kirola egitearen inguruan, dinamizazioan lagunduz eta bere instalazioren bat programen bidez finantzatzen lagunduz.

Gaur egun, aholkularitza BFAren esperientzian eta behaketan oinarritzen da, bai eta kirol-arloko profesionalekin harremanetan jartzean eta kirol-ohiturei buruzko inkestak erabiltzean ere.

Teknologiaren erabilerak balioa ekar dezake, aire zabaleko kirol-instalazio horien okupazioari eta erabilerari buruzko informazioa udalen eskura jarriz, udalen eskumen-eremuaren barruan zerbitzuak dinamizatzeko edo planifikatzeko jardueretarako oinarri izan dadin.
El uso de la tecnología puede aportar valor poniendo a disposición de los ayuntamientos información sobre la ocupación y usos de esas instalaciones deportivas al aire libre, con el objetivo de que sirva como base para actividades de dinamización o planificación de servicios dentro del ámbito competencial de los ayuntamientos.

Zehazki, baliozkotzat jotzen da instalazioen erabilerari buruzko informazioa izatea goraka doan kirol honetan: Pumptrack. Gaur egun, hainbat udalerrik dituzte dagoeneko instalazio horiek: Etxebarri, Lemoa, Karrantza, Amorebieta, Bilbo, Portugalete eta Atxondo, besteak beste. Gehienak duela gutxikoak direnez, interesgarria da horien erabilera eta bilakaera ezagutzea.

Erronkaren deskribapena (PDF)

Urriaren 2an ospatutako Infodayaren bideoa

Urriaren 2an ospatutako Infodayaren FAQa