RETAbet.es
10 urte baino gehiagoko esperientziarekin RETAbet.es Taldea teknologiari dagokionez erreferentziako enpresa bihurtu da kirol apustuen arloan, 220 milioi apustu baino gehiago kudeatuz.
Enpresak berrikuntzan eta SARESOFT bere plataforma propioaren etengabeko garapenean sinesten du, kirol apustuen ustiapenari dagozkion jarduera guztiak bateratzea ahalbidetzen duen merkatuko sistema bakarra izanik. Ekoizpenaren prozesu guztia burutzen du, softwarearen garapen eta apustuetarako terminalen diseinu eta fabrikaziotik, gaur egun dauzkan 2100 apustu-gune baino gehiagoren kudeaketa osoraino, RETAbet.es-en apustu-weba kudeatzeaz gain.
Arrakastaren oinarria bere profesionalen dinamismo eta talentuan datza. Horregatik, etengabe hazten ari den I+G+b Sail kualifikatua dauka, bere bezeroei kalitatedun produktua eskaintzeko xedeaz konponbide berriak zehatz-mehatz ikertzeko.
Taldeak 350 langile baino gehiago dauzka 17 Sozietatetan banatuta, espainiar Estatuko 10 Autonomia Erkidego baino gehiagotan.
Erronka
RETAbet.es-ek ezarritako erronkaren izena “Nola lagun dezakete teknologia berriek joko arduratsua sustatzen?” da.
Erronkaren helburua jarraian azaltzen diren beharrizanak betetzea da:
2008an sortu zenetik RETAbet.es-en helburua Euskal Herrian hain errotuta dauden kirol apustuak gizarteratzea izan da, elkarrekin disfrutatzeko jolas-jarduera izan dadin. Horretarako, asko azpimarratu da joko arduratsua, pertsonen jarduera jokoei dagokionez parametro osasuntsu batzuen barruan mantentzeko diziplina anitzeko hainbat neurri hartuz.
RETAbet.es-ek daukan teknologia azpiegitura baliatuz, Joko Arduratsuaren politikan beste urrats bat egiteko aukera proposatu da, erabiltzaile eta apustu-terminalen arteko elkarreraginean ezohiko jokabideak detektatuz, berehala aholkuak eman ahal izateko jokabide hauetakoren bat ohartzen denean.
Hau guztia dela-eta, bilatzen den konponbideak apustu-terminalen erabileran pertsona erabiltzaileen jokabidea identifikatu eta sailkatu beharko ditu. Sailkapen horrek erabilera konpultsibo edo desegokiak ohartzea ahalbidetuko luke eta aukera emango luke erabiltzaileei zenbait gomendio emateko terminalekiko elkarreraginari dagokionez.
Helburu zehatzak:
- Joko Arduratsua sustatzea.
- Jokatzailea babestea terminala erabiltzen ezohiko jokabidea dagoenean.
- Apustu-terminalaren erabiltzailearengan jokabide-ereduak ohartzea era konpultsiboan jokatzen ari dela jakiteko.
- Erabiltzaileen gehiegikeriazko jokaerak prebenitzea eta zuzentzea.
Testuingurua:
Hurrengo kasu praktikoak argi azaltzen du bilatzen den konponbidearen bidez identifikatu nahi diren jokaera-motak:
Josu dendara sartu da, berria da eta herabea dela dirudi. Bakarrik eseri da urrunen dagoen lekuan, urduri dagoela ematen du..., jokatzen hasi da eta galdu egin du; gero eta urduriago jartzen ari da..., izerdi patsetan dago eta terminalarekin konpultsiboki ari da.
Berriro galdu du..., baina jokatzen jarraitzen du... gero eta bortizkiago eta arinago ari da terminalarekin...
Erronkan edozein ekintzaile, startup, ETE, zentro teknologiko edo unibertsitatek parte hartu ahalko du, baldin eta konponbideak garatu ahal badituzte erantzuna emateko hurrengo galderei?:
- Terminalarekin elkarrekiteko zein elementu, aurretik dagoena edo berria, erantsi beharko litzateke ezohiko jokabidea ohartu ahal izateko?
- Zein osagai berri erantsi beharko lirateke RETAbet.es plataforman?
- Zein dira ezohiko jokabidea adierazten duten parametroak?
- Zer-nolako ezohiko jokabide ohar litezke?
Azkenik, garrantzitsua da jakitea erabiltzaileek apustu-terminaletan egunero 200000 elkarrekintza baino gehiago egiten dituztela.
Erronka konpontzen lagungarriak izan litezkeen teknologia batzuek hauek dira:
- Machine Learning
- Big Data
- Gamifikazioa
- IoT
- Neurozientzia