Erronka

Bilboko Portuko Agintaritzak planteatu duen erronkak ondorengo izenburu hau du: “Zein da modurik egokiena kaian aire zabalean biltegiratuta dauden solteko gai solidoetako partikula lausoak inguruko enpresetara ez sakabanatzeko? 

Erronkak honako premia hauei erantzuten die: 

Testuingurua 

Bilboko portuak zenbait kai ditu solteko gai solidoak biltegiratu eta zamalanetan jarduteko. 2020. urtean horiek portuan hainbat enpresa emakidadunen bitartez kudeatutako trafiko guztiaren % 12,4 izan dira (ikusi erantsitako fitxategia, solteko gai-mota eta tonekin). Solteko gai gehienak tontorretan biltegiratuta daude aire zabalean. Beraz, fenomeno meteorologikoak (hala nola haizea) edo zamalanetako mugimenduak berak direla eta, partikulak sakabanatzen dira, eta materialak askatutako hautsaren arabera, inguruko enpresek eragin larriak izan ditzakete. 

Portuaren jardunean kontrako alderdi horiek, gainera, honako kostu hauek dituzte Bilboko Portuko Agintaritzarentzat eta, orokorrean, portuarentzat berarentzat ere bai: 

  • Operazio-kostuak: Portuko Agintaritzako mantentze-lanen kostuei erreparatuz gero, bideetan, euri-uren sareetan, banaketa-sareetan eta dartsenaren hondoan jalkitako hautsak hazkuntza adierazgarriak dakartza. 
  • Larrialdi eta intzidentzien kostuak: solteko gaiak manipulatzeari lotutako ingurumen-alderdiak larrialdiak edo legezko adostasunik ezak ekar ditzakete, bide batez, portuko jardun-etekinari eraginda. Bestela, zuzentzeko ustekabeko gastuak sor daitezke, eta jardueraren eraginkortasun ekonomikoan eragingo dute. 
  • Aukera-kostuak:salgaien arteko kutsadura gurutzatuak edo goi-mailako ingurumen-kalitatea behar duten beste jarduera batzuekin interferentziak bestelako negozio-aukerak garatzea saihets ditzakete. 
  • Ospearen inguruko kostuak: ingurumen-zeregin desegokiak arriskuan jar dezake portuaren irudia eta ospe ona. Gizarte-eragileen artean mesfidantza sortuko da, eta horrek ondorio negatiboak izan ditzake, bai portuko ohiko jardunean, bai portuko azpiegituretan gara daitezkeen balizko jarduketetan. Beraz, Portuko Agintaritzak kostu ekonomikoa jasango du. 

Bilboko Portuko Agintaritzak honako konponbide hauek balioetsi ditu: 

  • Panel mugikorrak 
  • Tontorrak olanekin estaltzea 
  • Uhal garraiatzaile karenatua eta hezetzailea 
  • Ur-spraia 

Halaber, Guía de buenas prácticas en cuanto a la manipulación y almacenamiento de graneles sólidos liburuan azaltzen diren neurriak balioztatu dira, baina hauek ere ez dute lortu Bilboko Portuak planteatutako erronkari erantzutea. Bilatzen ari den konponbideak neurri horiekiko beste aukera bat izan beharko luke. 

Zenbait arrazoi daude konponbide horiek arrakastatsuak ez izateko, konponbidea inplementatzeko orduan erantzukizunetik hasita, horren bideragarritasun ekonomiko/operatibora arte. Lehenik eta behin, jardueraren ondorioz ingurunean eragina minimizatzen duten neurriak ezartzean solteko gai solidoak biltegiratu eta manipulatzen dituzten enpresa emakidadunak dira arduradunak. Bestalde, gaur egun neurri aplikagarririk egonkorrenek inbertsio garrantzitsua eskatzen dute, eta proiektu handiak dira, beraz, gauzatzeko zailak. Azkenik, neurriek ahalik eta gutxien eragin edo kaltetu behar dute solteko gai solidoen biltegiratze- eta zamalan-jardun horietan, eragin handia baitute horiekin lanean dabiltzan enpresen kostuetan. 

1. Erronkaren azalpena

2. Erronkarako Oinarriak

Zalantzak argitzeko jardunaldia 2021/7/7

Inskripzioa