Erronka

Erronkaren izenburua hau da: Nola handitu genezake nekazari eta abeltzainen autonomia, beren ustiategiei buruzko informazioa kontsultatzeko eta izapideak egiteko garaian?

Testuingurua

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzak eredu berri baterantz egin nahi du, sektoreko pertsonek informazioa kontsultatzeko eta izapideak egiteko autonomia handiagoa izan dezaten.

Helburua hirugarrenen mendekotasuna gutxitzea eta autokudeaketa oztopatzen duten arazoak arintzea da.
Egin den analisiak sektoreari buruzko informazioa ez dagoela eskuragarri erakusten du. Nekazariek eta abeltzainek informazioa lortu nahi dutenean, iturri askotara jo behar izaten dute, eta horrek zaildu egiten du informazioa aurkitzea eta ulertzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak ustiategiei buruzko informazio guztia duen arren, datu horiek ez daude gaur egun ikusgai, eta nekazariek zein abeltzainek ez dute aukera informazioa zuzenean eta modu autonomoan kontsultatzeko. Hala ere, datu horiek funtsezkoak dira hainbat izapidetarako, besteak beste animalien mugimendu‑gidak egiteko. Informazio hori eurek eskuratu ezin dutenez, askotan Gertu bulegoetara edo beren elkarteetara jo behar izaten dute laguntza eskatzeko.

Laguntza‑iturri horiek dira, halaber, nekazariek eta abeltzainek erabiltzen dituzten lekuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren jakinarazpenak jasotzen dituztenean eta ez dituztenean ondo ulertzen. Jakinarazpen horiek posta arruntez iristen dira, eta ia tramite eta komunikazio guztiak bide horretatik egiten dira: laguntzak eta diru‑laguntzak onartu edo ukatu dituzten, animalien blokeoak arrazoi sanitarioengatik, osasun‑murrizketa berriak…

Horrek guztiak, administrazio‑izapideetara sartzeko dagoen zailtasunarekin eta komunikazio‑kanal argien faltarekin batera, frustrazioa sortzen du, denbora galtzea dakar eta hirugarrenen mendekotasun handia eragiten du izapideak bukatzeko.

Bestalde, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko pertsonek hainbat oztopo dituzte gaur egun:

  • Batez besteko adin handia, sektorearen zahartzeagatik.
  • Arrakala digitala, gaitasun eta hezkuntza teknologiko baxua dutelako.
  • Internet‑konexio arazoak landa‑eremuetan.
  • Komunikazioetan erabiltzen diren hizkera teknikoak ulertzeko zailtasunak.

Egindako analisian ikus daitekeenez, nekazariek eta abeltzainek telefono mugikorra erabiltzen dute batez ere, bai komunikatzeko bai informazioa kontsultatzeko (“ordenagailua baino azkarragoa da eta beti eskura dagoelako”).

Era berean, ondorioztatzen da SEDE elektronikora sartzeak oztopo asko dituela, egungo identifikazio‑sistemagatik eta behar dituzten tramiteak aurkitzeko nabigazioaren konplexutasunagatik.

Horrek guztiorrek autonomia mugatu eta izapideak egiteko presentzialtasunaren beharra handitzen du. Gainera, askotan eta maiztasun handiz bete behar izaten dituzte tramiteak, ustiategiak behar bezala kudeatu ahal izateko. Horregatik, sektoreko pertsonek prozesu argiagoak, zentralizatuak eta epeak eta baldintzak aurrez jakiten lagunduko duten sistemak eskertuko lituzkete.

Egoera honek aukera ematen du informazioa beste modu batean antolatu eta komunikatzeko, sektorearen beharretara benetan egokitutako sarbide erraz, garden eta ulerterraza eskaini ahal izateko.

Gaur egun, Abeltzaintza Zerbitzuak MUGIDE izeneko barne‑aplikazioa erabiltzen du informazio hori guztia kudeatzeko. Aplikazioak bi ikuspegi nagusi ditu informazioa kontsultatu eta ekintzak egiteko: ustiategiaren ikuspegia eta animalien ikuspegia. Ondoren ikuspegi bakoitzak eskaintzen dituen funtzionalitateak azaltzen dira:

Erronkaren deskribapena (PDF)
Bideoa Infoday
Aurkezpena Infoday
FAQS Infoday