Erronka
Erronkaren izenburua hau da: Nola bermatu daiteke markesinen eta geralekuen egoera optimoa, eta, aldi berean, nola bizkortu eta eraginkortu haien mantentze‑kudeaketa?
Testingurua
Bizkaibus Estatuko garraio publiko sare handienetako bat da, 110 linea inguru eta 2.500 geraleku baino gehiago biltzen dituena; horietatik 850 markesina propioak dira. Sarearen dimentsioak berak erronka nabarmena dakar zerbitzua baldintza optimoetan mantentzerako orduan.
Testuinguru horretan, markesinen kontserbazioa eta egoera‑zaintza funtsezko elementu kritiko gisa kokatzen dira.
Geraleku gehienek markesina duten heinean, honako alderdi hauek sistematikoki bermatu behar dira:
- Garbitasun‑egoera zorrotza eta egokia.
- Klima‑baldintzek, bandalismoak edo bestelako faktoreek eragindako kalte fisikorik ez dutela egiaztatzea.
- Panel ezberdinetan erakusten den publizitatearen identifikazio egokia.
- Markesina bakoitzean eskaintzen den informazioa zuzena, eguneratua eta koherentea dela egiaztatzea.
Behar horiei erantzuteko, egun hainbat egoera‑erreportatze kanal erabiltzen dira. Nagusiki, horretarako izendatutako pertsona batek geralekuak modu presentzialean bisitatzen ditu, markesinen eta estantzien egoera bisualki aztertzeko. Prozesu horrek, batez beste, 7 asteko lana eskatzen du markesinen parke osoa berrikusteko. Modu osagarrian, beste zerbitzu batzuetatik ere jasotzen dira oharrak, hala nola publizitate‑eguneraketaz edo garbiketaz arduratzen diren profesionalen eskutik.
Iturri anitzeko informazio horren guztioren bidez, esku‑hartze eta konponketa‑plan bat diseinatzen eta lehenesten da.
Erronka honen helburua da markesinen egoeraren detekzio‑ eta datu‑bilketa‑prozesua nabarmen azkartuko duen teknologia berritzaile bat txertatzeko aukera aztertzea.
Hala ere, Bizkaibusen berezitasunek, beste garraio publiko sare batzuekin alderatuta, hainbat azpi‑erronka espezifiko planteatzen dituzte.
Alde batetik, sarearen hedadura geografiko eta operatibo handia dela-eta, ezinbestekoa da proposatutako konponbidea Bizkaibusen egungo sistemekin egoki integratzea, baita garapen erraza eta jasangarria bermatzea ere. Ezarpenean edo mantentzean kostu handiko teknologiak zailki integratuko lirateke gaur egungo lan‑dinamiketan.
Bestetik, kontuan hartu behar da markesina osotasunean aztertzeko gai diren irtenbideak behar direla. Markesinek lau aurpegi dituzte, eta autobusetan integratutako ikusmen‑sistemek aurpegi guztien behaketa ez bermatzeko arriskua dute. Egia da markesina askok horma gardenak edo erdi‑gardenak dituztela, alde bakarretik ikuspen diagonala ahalbidetzen dutenak; hala ere, ez da kasu guztietan baldintza hori betetzen.
Hori guztia kontuan hartuta, proposatutako konponbideak ikuspegi integrala eta eskala osokoa izan behar du; izan ere, pilotua edo lehen froga linea kopuru mugatu batean gauzatu badaiteke ere, azken helburua Bizkaibus sare osoan integratzea da.
Erronkaren deskribapena (PDF)
Bideoa Infoday
Aurkezpena Infoday
FAQS Infoday