Challenge

Hona hemen planteatutako erronkaren izenburua: Nola aprobetxa eta errazago erabil dezakegu erabiltzen ditugun iturrietako informazioa, kultura-ondare higiezinarenbalorazioa arintzeko?

Testuingurua

Kultura Ondarearen Zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko kide da. Bere eginkizunen artean Bizkaiko ondare arkitektonikoa sustatu eta zaintzea dago.

Gaur egun, Kultura Ondarearen Zerbitzuak laguntza teknikoa du ondare higiezina baloratzeko (gehienetan, baserriak). Prestazio hori partikularrek eta udalek eska dezakete, eta eraikinen gainean egin daitezkeen esku-hartzeen berri emateko helburua du (normalean, eraberritze arkitektonikoak). Aholkularitza teknikoaren prozedura, oro har, honako hau da:

  1. Ondasun higiezinari buruzko informazioa biltzeko aurretiazko fasea, ondorengo bisitaprestatzera bideratua.
  2. Aurrez aurreko bisita bat ondare higiezinera. Bertan parte hartuko dute Kultura Ondarearen Zerbitzuko teknikariek, ondasun higiezinaren jabeak, esku-hartzeaz arduratuko den teknikari batek eta dagokion udaleko teknikari arkitekto batek. Bisita honetan ohar, argazki, bideo eta audio moduko edukia sortzen da, bisitaren eta higiezinean eta haren inguruan dauden ondare-balio handiko elementuen gainean (elementu arkitektonikoak, batez ere, arkuak, hormak, zutabeak, habeak, leihoak, estalkiak, etab.). Eduki hori, ondoren, bere espedienteari lotutako karpeta batean iraultzen da, baina ez da etiketatzen, ezta hizkuntzari dagokionez prozesatzen ere.
  3. Informazio historikoa ikertzeko eta biltzeko fase bat, hainbat iturritan eginda (analogikoak, digitalak eta analogikoak digitalizazio-prozesuan, hala nola online artxiboak, liburuak, espedienteak eta artxibo historikoak), eraikinaren eraikuntza-faseetan eragina izan duten gertaera historiko garrantzitsuak ezagutzeko. Puntu honetan antzeko kontsultak egiten dira hainbat iturritan, eta ikerketa honetako “zatiak” edo gertaera garrantzitsuak, oro har, word fitxategi batean eta karpeta partekatuetan biltzen dira. Iturriak eta informazio garrantzitsua azkar aurkitzeko arintasuna eta gaitasuna, neurri handi batean, gauzatzen duen pertsonaren esperientziaren eta ezagutzaren araberakoa da.
  4. Ondasun higiezinari buruzko biografia bat egiteko informazioa interpretatzeko fase bat: eraikiz geroztik higiezinaren bizitzari buruzko antolamendu historiko bat, haren bizitzako mugarri nagusiak, horiek osatzen dituzten eraikuntza-elementuak eta ondare-berezitasuna adierazten dituena.
  5. Espedientea idaztea, eta, bertan, edukia iraultzea eta ordenatzea, ondare-balioa duten elementuak behar bezala kontserbatzeko gomendio edota betebehar egokiekin. PDF formatuan ematen da.

Gutxienez, honako aukera-gune hauek hauteman ditugu:

  • Artxibo analogikoak digitalizatzeko unea aprobetxatzea, ateratzen den informazioa optimizatzeko.
  • Espediente higiezin bakoitzaren kultura-ondarearen balorazioan sortzen den edukia eta ezagutza partekatzea eta aprobetxatzea, beste balorazio-prozesu batzuetan eta taldeko pertsona desberdinek aprobetxa dezaten.
  • Informazioa azkarrago eta osoago esploratzeko, bilatzeko eta berreskuratzeko informazio-iturriak integratzea.
  • Hainbat iturritako edukiak bistaratzea eta erlazionatzea, interpretazioa errazteko.

Eronkaren deskribapena (PDF)
Infoday-rako deskribapena