Erronka

Hona hemen planteatutako erronkaren izenburua: Nola eman diezaiokegu balioa lurraldeko agente aktiboekin lankidetzan Bizkaian euskararen erabilera sustatzeko egiten dugun jarduerari?

Testuingurua

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Euskara Zuzendaritza euskararen erabilera biziberritzeko eta finkatzeko lanean ari da gizarteko hainbat esparrutan. Zehazki, laguntza ematen die euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten eragileei.

Euskara Zuzendaritzak, euskarazko jardueren eta zerbitzuen eskaintzaren ezagutza eta komunikazioa hobetzeko beharraren aurrean, ekosistema ekintzaileari erronka bat jartzea erabaki du GovTech Bizkaia rogramaren bidez.

Gaur egun, eragile bakoitzak modu independentean eta isolatuan jarduten du, batez ere, bere sare sozialen eta web-atariaren bidez, ekosistemako gainerako eragileekin sinergiak eta koordinazioa sustatu gabe. Egoera horren ondorioz, jardueraren eskaintza zatikatuta eta sakabanatuta dago, eta ez da modu eraginkorrean iristen Bizkaiko gizartera. Era berean, ez dago espazio digital komunik eskaintzari buruzko informazioa modu egituratu eta eskuragarrian integratzeko eta ezagutarazteko, bai eragileentzat beraientzat, bai azken erabiltzaileentzat.

Ondorioz, uste da GovTech Bizkaia Programa soluzio teknologikoak identifikatzeko eta probatzeko bide bat izan daitekeela, alde batetik, eskaintzaren ezagutza hobetzeko, bai ekosistemako eragileen mailan, bai herritarren aldetik, eta, bestetik, BFAk euskararen erabilera sustatzeko bultzatzen dituen jarduera eta zerbitzuei balioa emateko.

Erronkaren deskribapena (PDF)
Infoday-rako Izen emateak