Erronka

Planteatutako erronkaren izenburua honako hau da: Nola jaso eta komunikatu dezakegu Bizkaiko gazteen beharrei eta egoerari buruzko informazio eragingarria?

Testuingurua

Gazteria Arloa Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko Gizarte Kohesioko Zuzendaritza Nagusiko kide da. Bere eginkizunen artean Bizkaiko gazte aniztasunaren beharrak zaintzea dago.

Gaur egun, Gazteria Arloak informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa biltzen du hirugarrenen hainbat informazio-iturritatik, txostenak egiteko eta Bizkaiko gazteen egoera ezagutzeko. Datuak biltzeko eta informazio hori aztertzeko prozesu hori guztia eskuz egiten da.

Gainera, Gazteria Arlotik jasotzen duten informazio kualitatiboak ez ditu islatzen Bizkaiko gazteen profilen beharrak (migratzaileak, sexu-orientazio desberdinak dituztenak, dibertsitate funtzionala dutenak, aniztasuna hezkuntza-mailan edo maila sozioekonomikoan).

Zeharkako gaia denez, Gazteria Arloak gazteengan eragina izan dezan, ezinbestekoa da beste arlo batzuekin lankidetzan aritzea. Horregatik, Gazteen Diagnostikoa bezalako txostenak egiten dituzte, oso tresna baliotsua Bizkaiko gazteen egoera gainerako Zuzendaritza Nagusiei ezagutarazteko. Baina, ez dute datuak aztertzeko aukera ematen dien prozesu estandarizaturik, ondorioak eta informazio eragingarria ateratzeko.

Erronkaren deskribapena (PDF)
Infoday-rako Izen emateak