Erronka

Planteatutako erronkaren izenburua honako hau da: Nola ezagutu ditzazkegu hobeto Bizkaibuseko garraio publikoaren erabilerari buruzko datuak?

Testuingurua

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saileko Garraioen Zuzendaritza Bizkaibusen kudeaketaz arduratzen da, Bizkaiko hirien arteko autobusen garraio-zerbitzua. Zerbitzu hori funtsezko zutabea da Lurraldeko errepide bidezko garraio publikoaren sisteman, eta Bizkaiko konektibitatea indartzeko BFAren estrategiaren elementu nagusietako bat da.

Garraioen Zuzendaritzaren helburu estrategikoetako bat Lurraldean garraio publikoaren erabilera sustatzea da. Testuinguru horretan, 2024-2027 aldirako Garraio Publikoaren Erabilera Sustatzeko Planak haren erabilera sustatzea du helburu, kalitatezko zerbitzuak eskainiz. Ildo horretan, inkestak gogobetetzea ezagutzeko bide eraginkor bat dira, eta erabiltzaileen %86ak positiboki baloratzen du zerbitzua gaur egun, batez beste 7,9ko notarekin.

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ekimenak abian jartzen jarraitzeko, GovTech Programaren esparruan erronka hau planteatzen da, Bizkaibusen zerbitzuak erabiltzen dituzten erabiltzaileen kopurua denbora errealean ezagutzea helburu duena.

Erronkaren deskribapena(PDF)
Infoday-rako Izen emateak